miércoles, 20 de enero de 2010

Ludoteka





Sukarrietako Ludotekan kanpoko jolasak eta barruko jolasak daude.
Kanpoko jolasak: esku pilota, pin pong, saski baloia,futbola,damas...
Barruko jolasak: futbolina, kartak,partsisa, musika kaseta, oka...
Kanpoko jolasetan skaete'ak daude, baina eserita jon behar zarete, zer zutik joatea ez digute usten.







koadernaketa

Zer egiten da tailer horretan? Orriak tintatu , koadernoak egin gero karpeta bat egingo dute.
Nola egiten da? Kartoia estaltzen.
Ikasleen komentarioak? Dibertigarria dela.

BASO PROIEKTUA


Proiektutik ikasi dugun gauzarik garrantzitsuena fauna eta floraren espezie asko daudela da.

Bi egunetan basora joan gara, batek erreka zuen eta besteak ez. Bi basoen arteko desberdintasunak ikusi ditugu. Zuhaitzen hostoak, enborrak eta animaliak aztertu ditugu. Mota desberdineko hostoak zeuden, zorrotzak, borobilak, luzeak... Animaliak ere desberdinak ziren, perlak, kontxak, lapak...


Planeta berdea

Gure proiektuan kutsadura nola murriztu ikasten ari gara. Konturatu gara ze inportanteak diren gu inguratzen gaituen baliabideak.
Lehenengo egunean, hondartzara joan ginen gizakiok naturan egin dugun aztarna ekologikoa ikustera.
Bigarren egunean, erreka jarraituz mendira ailegatu ginen eta ikusi genuen zerk edo nork adierazten duen airea edo ura garbi dagoen.
Gaur zabortegira joan gara eta azkenik konturatu gara zaborra nola birziklatu behar dugun.

Planeta berdea




Ingurumenaren kutsadura aztertu eta zelako harremana duten ikusi dugu. Hau ondo ikertzeko basora, ibaira, hondartzara eta zabortegira joan gara. Ekintza hauekin oso ondo pasatu dugu eta natura errespetatu behar dela ikasi dugu, zabor gutxiago sortu eta kutsadura gutxiago sortu behar dela ere ikasi dugu.

Sukaldaritza

TAILERRAREN IZENA: Sukaldaritza.
Zer egiten da tailer horretan? Tailer honetan janaria prestatzen da: tortilak, pizzak...
Nola egiten da? Adibidez, pizza egiteko oreak prestatzen dira, tomatea eta zu nahi dituzun ingredienteak botatzen dira orearen gainetik.
Ikasleen komentarioak: Denek esaten dute oso dibertigarria dela eta oso ondo pasatzen dutela janaria prestatzen.

UuRaa PRooiieKTuuaa


Ura ondo erabili behar dela eta oso garrantzitsua dela ikasi dugu.

Hondartzara joan gara, oso ondo pasatu dugu baina bueltan marea gora egin du eta denok busti egin gara .

Sukarrietara heldu garenean "txorreatxen" etorri gara eta lehenengo ziklokoak barre egin digute.

Igo gara egongeletara eta aldatu egin gara.

Kosmetika

KOMENTARIOAK:

Zer egiten da tailer horretan?
Xaboiak, txanpuak, koloniak...

Nola egiten da?
Fruituak, janariak, ura, xaboi-ezkatak...nahazten.

Ikasleen komentarioak:
Oso ondo pasatzen dugu, oso interesgarria da eta dibertigarria da.



LuRRa PRoieKTua




Lurra proiektua tokatu zaigu eta oso polita da. "Basotxo"ra joan gara insektuak ikustera, kortara animaliak ikustera eta korta bera garbitzera. Ortuan ere egon gara, landatzen eta landarei buruz ikasten. Bihar osteguna, Bermeora joango gara azoka eta surpermekatua ikustera.

martes, 19 de enero de 2010

Bideogintza

Zer egiten da:
Bideogintzan bideoak egiten eta plano desberdinak hartzen ikasten da.
Nola egiten da:
Tripodea jartzen dugu, kamera tripodean jarri eta mikrofonoa erabili nahi baduzu, jarri eta pizten duzu.
Ikasleen komentarioak:
Tailer hau oso dibertigarria da.

Zeramika

ZER EGITEN DA TAILER HONETAN:
Gauza desberdinak egiten dira buztinarekin. Adibidez: kuadro antzekoak, kolganteak...

NOLA EGITEN DA:
Buztina eskuekin moldeatzen da, figurak eginez.

IKASLEEN KOMENTARIOAK:
Oso polita dela, oso ondo pasatzen dutela eta barre asko egiten dutela

Suka Blog Tailerra

Suka blog tailerran blog bat egiten ikasten duzu. Blog bat egiterakoan argazkiak ere atara ditugu, gero bideo bat egiteko Photo Story'rekin. Oso ondo pasatu dugu ordenagailuak erabiltzen. Argazkiak argazki kamerarekin egiten dira eta blog-a ordenagailu batekin egiten da, Internet erabiliz ("Blooger" erabili dugu). Ikasleen arabera oso interesgarria eta erabilkorra da.

aurkezpena Judith eta Saroa


Kaixo:
Judith eta Saroa gara eta 12 urte ditugu.Bilbotik gatoz, Errekaldetik, Errekaldeberri institutotik.
Gustoko dugu telebista ikustia eta tuentinean egotea.
Gure hobbyak musika entzutea eta lagunekin egotea da.

lunes, 18 de enero de 2010

iker eta unai


Kaixo:
Iker eta unai gara eta Errekaldeko Institutotik gatoz.
Errekalde institutoa errekalden dago eta Errekalde
Bilboko auzo bat da.
Zallarekin etorri gara Mimitis izeneko ikastola bat da.
Lagunak egin ditugu eta oso ondo pasatzen ari gara.
Bigarren mailako mutilak gara eta 14 urte ditugu.

Nerea, Abarne eta Aitor


Kaixo lagunok!!!

Gu Nerea, Abarne eta Aitor gara. I.E.S Zalla B.H.I. eta I.E.S. Rekaldeberriko B.H.I.-koak gara, eta blog bat egiten ikasten ari gara.
Institutoarekin Sukarrietara etorri gara aste bat pasatzera, gure helburua euskeraz hitz egitea, lagun asko egitea, ikastea eta ondo pasatzea da.

Gari eta Julen


Gu Gari eta Julen gara, Zallakoak eta 13 urte daukagu.
Niri (Julen) zaldiak gustatsen zaizkit.
Eta ni Gari naiz eta futbola gustatzen zait.

Alex eta Kevin


Bi mutil gara, hamabi urtekoak. Zallatik gatoz, Alex eta Kevin deitzen gara. Gure tairrera sukablog da, horrexegatik Blog hau egin dugu.
Orain Sukarrietan gaude astea pasatzen, oso ondo pasatzen ari gara. Gure institutoko ikaskideek ere hemen daude. Hau gure lehenengo urtea da.
Gure gustokoak "Monopoli"eta futbola dira. Kevinek Zallako futbol taldean jolasten du. Alexi ez zaio futbola gustatzen.

Goraintziak Sukarrietatik

Ainhoa eta Arrate


Ainhoa eta Arrate gara, 12 urte ditugu eta Zallatik gatoz ZALLA BHI ikastetxetik.
Sukarrietara etorri gara ondo pasatzera, lagunak egitera eta gauza gehiago ikastera.
Oso ondo pasatzen ari gara tailerretan, proiektuetan eta gehien bat logeletan lagunekin. Lagun berriak ezagutu ditugu eta oso ondo pasatzen dugu beraiekin.
Aste osoan oso ondo pasatzea espero dugu.

Iker eta Arkaitz



Kaixo, gu gara Iker eta Arkaitz eta Errekaldeberriko Institutotik gatoz. SukaBlog tailerrean gaude. Gure hobbyak futbola eta saskibaloia dira.